Iritzia eta gogoeta

Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
Ideiak eta barraskiloak

Azkenean aurkitu dut idazle izan eta gosez ez hiltzeko platera. Oker zeundeke bidea idatzi behar nukeela uste baduzu; ogia busti nahi baldin badugu idazle-sukaldari izatea beste erremediorik ez daukagu gurean.

Horretara jarrita, gaiak aukeratzea eta biltzea izan daiteke zailena. Hori, noski, geure eskuarez —parkatu, esku-buruez esan nahi nuen— bildu behar baditugu, zeren beti daukagu auzoko baratzera edo merkatura joan eta produktu fresko askoak eskuratzea. Plagioa ez omen da pekatu. Edonola ere, zabiltza argi, jeneroa punta-puntakoa izan dadin.

Gure platererako oinarrizko lehen osagaia ideiak izango dira. Ezinbestean. Urri egon arren, ez omen dira zailak aurkitzen; edonon omen eta, gainera, ez omen inoren.

Barraskiloak bezala. Hauek, euri zein eguzki, edozein baratze eta horma-zulotan aurkituko dituzu. Ez utzi hosto, ez harri zurkulorik arakatzeke. Eta baserritarrak zaunka egiten badizu, “lo que hay en España es de los españoles” zioen kaletar biltzailearen arrazoia defendatu behingoz. Behin-behingoan ulertuko dizu, halabeharrez belarriak horretara jarriak izango ditu eta.

Behin ideia eta barraskilo guriak bilduta neurriko saltsa ontzea dagokizu, platera gosegarri eta digeritzeko erraza gerta dadin. Horretarako lurreko izaki pertxenta eta apetatsuak diren zizak baliatzea proposatzen dizut.

Nik, hiru osagai jarri dizkizut saskian. Gatza eta piperrari zeuk neurria hartu. Jantzi amantala eta hasi sukaldean. Mantela Durangon abenduan.
Maribel Aiertza

 

 

 

 

 

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli