Iritzia eta gogoeta

Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 

(BAR)ZINISMOA

barcina    

Zinismo kontzeptua cynismus latinetik heldu da, nahiz jatorria grekoa duen.

Zinismo: 1go adiera. Zinismoa Grezian sortu zen. Sokratesen ikasleek sorturiko eskola zinikoa zabaltzen zuen IV. mendean k.a. Doktrina horrek gaitzetsi egiten zuen garaiko materialismo eta bizimodu aberatsa eta aldarrikatzen zuen jakintza eta izpirituaren askatasuna zoriontasunaren bidea zirelako. Zinikoek plazera ere saihesten zuten bere morroi ez bihurtzeko. Zinismo zale haiek gizakiaren berezko ustelkeria eta harrokeria zintzotasun osoz adierazten zuten.

Filosofia horren ordezkari ezagunetarikoa Diogenes Sinopekoa izan zen, 412-323 k.a. Upel batean bizi zen gizarteko hipokresia salatuz eta askatasun ideiak zabalduz. Argia eta zorrotza, bere esaneko eta ateraldiak famatuak egin ziren. Esate baterako, Atenaseko kaleetan zehar ibiltzen zen eskuargi batekin "gizon baten bila" zebilela aldarrikatuz. Beste batean, erregeak hezur pila bati begira topatu zuen eta zertan zebilen galdetuta, erantzun zion: "Zure aita Filiporen hezurren bila nabil, baina ez dakit esklabo baten hezurretatik bereizten”.

Zinismo: 2. adiera. Denborarekin, ordea, zinismo kontzeptuaren esanahia erabat aldatu egin da XVII mendean Voltairek edo Shakespearek berreskuratu zutenetik. Adieraren okertzea erabatekoa izan da eta gaur egun zinikoa da erabateko lotsagabekeriaz, sarkasmoz eta isekaz gezurtatu edo ekintza kondenagarriak defendatu egiten dituena, Italian izan ezik, italiarrek ulertzen duten moduan kontzientzia baita.

Aspalditxo, mundu mailan, Espainian eta gurean, Luzien Etxezaharretak egunkari honen lerroetan aipatu zuen bezala, gertakariek eta handi-mandien zinismoak zainetatik jauzarazteko gaiak etengabe eskaintzen dizkigute. Zinismoak jendetasun balioen mespretxu argia erakusten badu, handikien arteko konplizitate higuingarria agerian du ere.

Horietako gertaera eta esanetan, kosta egingo zaigu ahaztea Yolanda Barcinak CANeko dietak zirela eta, bere burua defendatzeko, atzera ere, demostratu zigun erabateko zinismoa, justifikatu nahian justifika ezina dena. Zuritu nahi horretan ba ote da onar daitekeen gezurrik? Xabier Letek “Gezurraren goraipamena” artikuluan hamar gezur-mota daudela dio: gezur oportunistak, sentimentalak, errukitsuak, estrategikoak, desesperatuak, xelebreak edo efektistak, gezur sozial arruntak, adeitasunezkoak, erabat profesionalak eta, zerrenda honi bukaera emateko, gaiztakeria soilez edo maleziagatik esan ohi direnak. Aukera ditzagun beharrezko gezurrak zuritze-lana osatzeko.

Zinismo: 3. adiera. Lizunkeria, haragikeria. Ez gara honetan luzatuko, Diogenes Sinopekoak Agoran zegoen batean masturbatzen ari zelako jendea kexatu zenean hala esan baitzien han zeudenei: "nahi nuke sabela igurtziz gosea ere holako erraztasunez desager baledi!".

Zinismoa: 4. adiera. Zikinkeria, garbitasun falta.

(Bar)zinismoa: zeinetan kokatuko zenuke, irakurle? Ez da zaila definitzen, ala? Kontua da jakin badakigula noiz sortu zen, zein filosofia eta pentsaera duen, zeintzuk diren zaleak eta helburuak, baina, hain zuzen ere, noraino ailegatzeko gauza den eta noraino ailegatzen utziko diogun da ez dakiguna, definizioa osatzeko faltako dena.

Izaskun Etxeberria

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli