Iritzia eta gogoeta

Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
 Piztu dinat irratia
luma17
argazkia: Garazi Oihanguren
Zuri-zuri jarri nahi izan haut, hautsak kentzeko  nire trapu zuria; hainbeste zirrikitu, lur bazter, leiho  ertz garbitu ondoren, bahunan eta itxura berritzeko premia.

(... Eta eguneroko lanetan jarri gaitun gaur ere: esataria  entzun, hari ahapeka erantzun, abestu edo hausnarketarako eskaintzen digun gaiari lotu...)

Eman dizkinat hiruzpalau garbialdi labadoran,  zuritu ondoren berriz ere bazterrak astintzen jarriko haudalakoan,  betiko eginbehar hain errrutinazkoetan . Baina, laugarren garbialdian ere arrastoak  atera ditun garbigailutik; izan ere, borra ezinak ditun arrasto batzuk, erraietatik bezala, zapi zurietatik ere, eta hortxe behar diten izan, diren beste zapi  zuri guztietatik bereiztu ahal izateko eta urratuak  utzi zizkinan horma ertz hura inoiz ez ahanzteko.
 
(...Herri irratia, trapu zuria eta hirurok, intimoki...)
 
Badakin, urratu horiexek egiten haute bakan eta  hi heu; ganorazko bizipenak ditun azken finean, benetakoak, larruetan eta odol hodietan edo ariman  arekatxoa egin arte bizitzen gaituzten geuratasunak.

(...Gai politikoen debatea hasten dun eta arreta handixeagoa behar dinagu...)

Esku artean ferekatu haut nik eta hik hire ukituaz  gozatu ni, tira! Ez zakinat fereka zunan edo...

Aurreko hilabetean trapu zahar bat besterik ez hintzen, kotoizko kamixeta baten arrastoa, heu ere. Eta  orain ez haiz hintzena, eraldatu egin dun hire izaera. Gurekin ere horixe gertatu dun izaten hasi gindunanetik honainoko bilakaeran

(...Irrati honi eta komunikatzeko moduari ere, antzera...).

Eta orain haiz hautsak kentzeko zapi zuririk ederrena, urratu eta guzti.

Edo urratu guzti horiengatik.

...sintonia..

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli