Iritzia eta gogoeta

Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 

Bolognari begira
argia5    
pdf    

Bolognako prozesuaren inguruan hamaika hausnarketa egin daitezke. Izan ere, inplikaturiko aldeek gehien komeni zaien arloa plazaratuko dute: batzuek alde ideologikoari erreparatuko diote, beste batzuek helburu estrategikoei. Hainbatek onurak azpimarratuko dituzte, besteek ereduaren morrontzak eta itxurazko aldaketen faltsukeria.

Edonola ere, gaur egun unibertsitateak trantsizio aldian daude, eta orain arteko ikasketak egokitu beharko dituzte 2010-2011 ikasturtean ezarriko diren gradu berriei begira. Jakina denez, honek hainbat aldaketa ekarriko ditu, hala nola, titulazioen egitura berriaren ikuspegitik zein aplikatu beharreko irakaskuntza metodologian ere.

Eta hain zuzen niri, irakasle lanetan ibiltzea egokitu zaidanean, bada gai honetan atentzioa ematen didan arlo bat, hots, konpetentziena. Bai, kontua da azken bolada honetan Europar Espaziora egokitzearen prozesuarekin lotuta, hitz hori maiz entzuten dela unibertsitatean. Badirudi horrek sortaraziko dituen aldaketek erabateko garrantzia hartuko dutela geroari begira, bai ikasleengan eta baita unibertsitatetan ere. Zergatik? Ba ikasleen konpetentziak garatzea izango delako irakaskuntza-sistema berri honen ardatz funtsetako bat.

Nonbait, ikasleen konpetentziak garatzea eta egokitzea oso onuragarria izango da: bai, egokitze prozesu horretan gizartearen beharrak kontuan hartuko direlako; bai, ikasleen parte-hartzea hezkuntza sistemaren muinean egongo delako, eta bai, azken finean, ikasleei autonomia aitortzea suposatzen duelako.

Baina bada honetan guztian faltan botatzen dudan gauza bat, hau da, irakasleen konpetentzien inguruko hausnarketa, ezen alderdi formalaz haratago, iruditzen zait irakasteko ez dela nahikoa izaten ezaguera arlo zehatz bat menperatzea, ezta lan esparru batean esperientzia izatea ere. Irakasteak ikasleak kontuan hartzea eskatzen du, ikasketa prozesuan inplikatzea, eta baita horren garrantziaz jabetzea ere.

Eta honenbestez, otu zait pentsatzea unibertsitate-ikasleen konpetentziak garatzeko, eduki teorikoak lantzeaz gain, norberaren konpetentziak, balioak, eta jarrerak kontuan hartu beharko ditugula, horiek izango baitute ikasleengan benetako eragina eta proiekzioa. Horiek izango baitira, funtsean, Bolognari begiratzeko ezinbesteko baldintzak.

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli