Gidoiak eta antzerkia

Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
garate_36.gif
 
EZ GARA GALDUKO


Eszenatokia bitan zatitua dago. Alde batean, telefonista ageri da, bulegoan, Mertxe, 35 urtekoa, lanez gainezka. Bestean hankan igeltsua jarrita duen gizona, Eneko, 40 urte inguru izango ditu, sofan erdi etzanda dago... Asperdurak jota dago. Kaka pila ederra egongelako mahaian. Fritos, boca bits eta halako poltsak nonahi, kokakola lata hutsak, zigarroak hautsontzian kabitu ezinik...


Telefonistak telefonoa hartzen du eta zenbakia markatzen hasten da.
Telefonoa.— Ring, ring...

Eneko.—Beti igual, non ote da telefono zahar hori? (Kostata, jaiki egiten da eta hari gabeko telefonoa telebistaren alboan ikusten du. Hartu egiten du). Esan?
Mertxe.— Arratsalde on. Javier Ozaeta etxean al da?
Eneko.—Sentitzen dut, baina Javier duela bi urte hil zen.
Nor da?
Mertxe.—Nor zara zu?
Eneko.— Nola? (Amorratuta) Zein zara zu?
Mertxe.—Eta zu?
Eneko.— Adizu emakume, nire etxera deitu duzu eta zeuk esan beharko didazu nor zaren.
Mertxe.—(Begirada ikusleengana zuzenduz) Gogorra tokatu zait gaurkoa. Bai, jakina. Birudiru argitaletxetik deitzen dizut. (Isilunea)
Eneko.—(Haserre samar) Eta?
Mertxe.— (Beste alde batera begira eta keinu burlatiz) Eta? (Aurpegia aldatzen du eta ahotsa goxatzen du) Kontua da Javierrek 2.000 euro zor dizkiola gure argitaletxeari eta horrexegatik deitzen nuen.
Eneko.— 2.000 euro? Javierrek ez zuen irakurtzen-eta.
Nola da posible?

gara_37.gif

Mertxe.— “Sexuari buruz jakin nahi duzun guztia mila iruditan. Ez zara galduko”.
Eneko.— (Harrituta) Zer? Zer demontre esaten ari zara? (Sofatik altxatzen saiatzen ari dela, erori egiten da ia). Ai!!!
Mertxe.—Barkatu, zer duzu?
Eneko.—Deus ez. (Jaikitzen da azkenean eta entziklopediaren bila doa. Aurkitzen du. Liburuki bat hartzen du).
Mertxe.— “Sexuari buruz jakin nahi duzun guztia mila iruditan. Ez zara galduko” Javierrek erosi zuen entziklopediaren izenburua da. Gutxi irakurtzen zuela zenion eta horrexegatik da aproposa entziklopedia hau, letra gutxi eta irudi asko duelako.
Eneko.—Bai, bai, oso ondo iruditzen zait, baina ni ez naiz Javier eta ez dut inolako interesik entziklopedia horretan. (Begiak atera zaizkio ia liburukiari begira ari dela).
Mertxe.— Irakurri edo, beno, ikusi ez duzulako diozu hori. Niri bizitza aldatu zidan.
Eneko.— (Butaketara begira barrez) Ez naiz harritzen! Humm, humm. Ez dut zalantzarik. Goazen harira, esan dizut Javier hila dagoela, beraz, ez diot zentzurik ikusten berriketan jarraitzeari. Ondo izan.
Merxe.—Et, et, et, ez joan hain azkar. Javier hilik badago, zer ari zara zu bere etxean?
Eneko.— Hau izugarria da! Eta zuri ze arraio inporta zaizu?
Mertxe.— Errespetu pitin bat mesedez, lanean ari naiz eta.
Eneko.—(Begiak aterata dituela, haserre bizian) Jakina, nola izango naiz hain zakarra nire etxera deitu eta Intxaurrondon baino galdetegi gogorragoa egin didan maripurtzilarekin! Joan zaitez pikutara!
Mertxe.—Aizu, Javierren etxean bizi bazara, hark utzitako zorrak ere kitatu behar dituzu.
Eneko.—Ezta pentsatu ere.
Mertxe.—Eta auzitegian salaketa jartzen badizut pentsatuko al duzu?
Eneko.—(Isilik geratzen da minutu erdi, pentsatzen ariko balitz bezala) Agggg!! Joan zaitez haizea hartzera, urdanga zikina! (Deia mozten du).
Mertxe.—Nazkante alena! (Telefonoa eskegitzen du).

Argiak itzaltzen dira. Minutu bat pasatakoan berriz argiztatzen dira bi espazioak.

Mertxe.— (Eskumuturrean duen ordulariari begiratzen dio). Aiba! Seiak dira-eta! (Telefonoa hartu eta beste dei bat egiten du).
Eneko.—Bai, esan?
Mertxe.—(Maitakor) Kaixo potxolo, ni naiz, Mertxe.
Eneko.—Kaixo maitea.
Mertxe.— (Jostari) Pixka bat zakarra egon zara lehen, morroso hori.
Eneko.—(Ironiaz) Zu ere fin ibili zara. Gaurkoan ez zara batere sinesgarri aritu. Argitaletxetako langileak askoz gozakaitzagoak dira! Heriotzaren berri ematen duen sendagilearen rola jokatzen duzu zuk ondo! (Goxo) Portzierto, medikutara jolasteko gogoa jarri zait, moñoña.
Mertxe.—Entziklopediaren izenarekin asmatu dut beraz. Gaur ere jarri beharko dugu bertako argazki horietako bat praktikan, ezta?
Eneko.— Bai, baina non? Ni ez naiz berriro plastikoen edukiontzian sartuko!
Mertxe.— Telebistaren azpiko kaxoian utzi dizut mapatxoa. Ordubete barru, ondo?
Eneko.—Bai.
Mertxe.—Ez zara galduko, ezta?
Eneko.—Ez bihotza, ez naiz galduko.

Katixa Garate

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli