Gidoiak eta antzerkia

Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
 
JULIETA, ROMERO ETA SAGUAK

Mariasun Landaren narrazioaren antzerkirako egokitzapena.

Pertsonaiek euskalkian hitz egingo dute, narratzaileak, berriz , batuan.

- 4 sagu
- Julieta
- Romeo
- Erratza
- Narratzailea

NARRATZAILEA- Sagu gozozale batzuk oso gustora bizi ziren
Julietaren etxean. Baina egun baten, egoera erabat
aldatu zen: Julieta argaltzeko dietak egiten hasi zen
eta saguei hainbeste gustatzen zitzaien janariak
egiteari utzi zion. Saguek ez zuten ulertzen zer
gertatzen zen eta eurentzat arazoa zen hari,
konponbidea topatu zioten.
Ikusi... Ikusi...!!

SAGU 1- ZER DA PARADISUA?
TARTA JATEA ETA ROCKA DANTZATZEA.

(Rock musika topean eta saguak tarta jaten eta pozik dantzatzen azalduko dira)
Etor zaitezte Julietaren etxera! Ez dakizute zer den hau!

(Julieta ere tarta jaten azalduko da eta erratzarekin dantza zoroan)


NARRATZAILEA- Horrela bizi ziren Julietaren etxean, bera eta
sagu kuadrilatxo bat, pozik, tripa bete-bete eginda.
Baina Julieta ez zen pozik bizi. Behin espilura begiratu
eta pentsatu zuen:

JULIETA- Dieta egin beharrean nago!

SAGU 2- ZER DA INFERNUA?
TARTARIK EZ, ETA DIETA EGIN BEHARRA.

NARRATZAILEA- Egun baten, Julietak ez zuen ezer afaldu.
Hurrengoan, entsalada bat jan zuen. Eguna joan,
eguna etorri, eta Julietak ez zuen tartarik prestatzen
eta saguak arduratzen hasi ziren.

SAGU  3- Hau trajeria! Hau desolamendua! Hau kataklismoa!
Baina, zer egin behar dugu!!

SAGU 4- Akabo usai gozoak eta musika alaia! Akabo pizza puska
zaporetsuak!

NARRATZAILEA- Julieta bitartean, triste, hasperenka!

JULIETA- Ai ene!! Ai ama!!

SAGU  4- Eskobari  galdetu diogu zer gertatzen zaion eta esan digu
ENAMORATU egin dela!!!

SAGUAK ( 2,3 ) - Enamoratu???

SAGU 2- Aiba! Eta, noski! Enamoratu ezkero, APETITOA
GALTZEN DA!!

SAGU 3- Eta, norekin enamoratu da, ba, Julieta?...

SAGU 2- Eta, asko irauten du horrek?...

SAGU 1- Ba, esango dizuet deskubritu dudana: Maitasuna jatea
bezain inportantea da gizakientzat, nonbait bizitzak ez du
zentzurik maitasunik gabe.

SAGU  2- Ba, gu geroz eta argalago gaude eta nik zera pentsatzen
dut: barazki dieta ona dela, oso, baina tristea!!

SAGU 3- ZER DA ESPERANTZA?
BAT-BATEAN TARTA USAINTZEA ETA SALTOKA
HASTEA.

NARRATZAILEA- Eta... gutxien espero zutenean...usai gozo
batek biboteak aztindu zien saguei.

SAGU 4- TARTA USAIA! Berriro tarta!!!

SAGUAK (1,2,3,4)- Tar-tar-tar-tar-tar-tar-tar-tar----ta!!!!!
(tanborra jotzen)
SAGU 1- Zerbait gertatu da. Berriz hasi ote da Julieta janari
goxoak prestatzen?

SAGU 2- Ni joango naiz zer gertatu den ikustera!


      antzerkia2.gif

NARRATZAILEA- Bai, Julieta sagar tarta egiten ari zen,izan ere,

Romeo zetorkion etxera, unibertsitateko leziotan laguntzera.

SAGU 2- Bai! Bai! Bai! Sagar tarta egiten ari da, eta norbait dator
etxera!

NARRATZAILEA- Romeok atea jo zuen.
TRRRRRRIIIINNNNGGGG!

JULIETA- Arratsalde on, Romeo!

ROMEO- Liburu interesgarri bat ekarri dinat, Juli!

SAGU 3- Argal dago hori! Ez du askorik jango!

JULIETA- Kafea hartuko diagu, sagar tartarekin.

ROMEO- Mmmm! Asko gustatzen zaidan tarta!


SAGU 4- ZER DA ENAMORATUTA EGOTEA?
TARTA PUREA BAILITZAN JATEA!

NARRATZAILEA- Baina sagutxoek ikusi zuten Romeok tarta
guztia jaten zuela eta larritu egin ziren.

SAGU 1- Akabo gure ametsa!

SAGU  2- Hau bada enamoratuta egotea...!!!

ROMEO- Agur Julieta! Bihar etorriko naun berriz.

JULIETA- Bihar arte, Romeo.

NARRATZAILEA- Julieta pozaren pozez erratzarekin dantzan hasi
zen,Rocka, salsa, trikitixa...

( Julieta dantza zoroan musika ozen ozenarekin)

Saguek ez zuten ulertzen zergatik eta berriz erratzarekin
hitz egitera joan ziren.

SAGU 3- Erratzak esan dit enamoratuta egonez gero, apetitoa joan
egiten dela, baina amodioak beldurra ematen duenean,
apetitoa areagotu egiten dela... Oso konplikatua da gizon
eta emakumeen arteko amodioa!!!

SAGU4- Ba, zerbait pentsatu behar dugu Julieta pozik egon dadin
eta Romeo APETITO GUTXIAGOREKIN.

SAGU1- Badakit! Plan bat daukat! Emakumeek saguei beldurra eta
ikara digute.

SAGU 2- Baaaiii???

SAGU 1- Bai, gu ikusiz gero, aulkira edo mahaira igo eta builaka
hasten dira.

SAGU 2- Etaaa?

SAGU 3- A! Badakit!  Julieta izutuko dugu Romeo berarekin
dagoenean, eta orduan Romeok lasaitu egin beharko du,
besarkatu, babestu, kontsolatu, musu eman, maitte-
maitte egin eta zera hori guztia...

SAGU 1- Bai, eta horrela bien artekoa argituko dute, pozik egongo
dira, eta GURETZAT IZANGO DIRA TARTA ETA PIZZA
GOZOAK!!

SAGU 1- ZER DA EPILOGOA?
ISTORIO BATI AMAIERA JARRI BEHARRA!

NARRATZAILEA- Hurrengo arratsaldean, Romeo etorri zenean,
Julietak esan zion:

JULIETA- Kafetxo bat, Romeo?

ROMEO- Nola ez, Juli!

NARRATZAILEA- Eta kafearekin batera tarta. Baina saguek erne
zeuden eta Julietak tarta atera zionean Romeori...Han
azaldu ziren. Eta badakizue zer gertatu zen?? Julieta
EZ ZELA IZUTU, ROMEO IZAN ZELA JO TA
BELDURTU ZENA!!

ROMEO- AI AMAAA! SAGU BAT!!!

JULIETA- Romeo, Romeo! Zer duk baina?

ROMEO- Sagu bat mahai gainean!!

JULIETA- Baai, sagutxo hauek nirekin bizi dituk aspaldian. Etorri adi
hona maite- maitia!!

NARRATZAILEA- Eta saguek pentsatu bezala amultsuki besarkatu
zuten biak, eta mimoak egiten hasi. Orduan, saguak
tarta jaten hasi ziren, pozik, oso pozik! Arazoa
konponduta zegoen!!!
Handik aurrera guztiak bizi izan ziren gustora
Julietaren etxean.

DENAK BATERA- ETA HAU HALA BAZAN EDO EZ BAZAN,
SAR DADILA KALABAZAN
ETA ATERA DADILA
ATXABALTAKO PLAZAN!!!

 

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli