Dibulgazioa eta ahozkotasuna izango dira Idazle Eskolaren

zutabeak denboraldi berrian

2008-09-24

Euskara oraindik orain ohikoa ez den alorretan erabilgarri izateko baliabideak eskaini eta edozein lanetan euskaraz idazteko gaitasuna bermatu nahi ditu Bergarako Idazle Eskolak. 6 urte bete dituen eskola honetan euskal idazleak izaten dira irakasle eta aurtengoan Aizpea Goenaga, Edorta Jimenez, Juan Mari Irigoien, Tere Irastortza, Pako Aristi, Vicente Huici eta Iñaki Zubeldia ibiliko dira lan horretan. Dibulgazioa bultzatu asmoz zutabegintzaren gaineko jakintzak eskainiko ditu Pako Aristi idazleak eta ahozkotasuna lantzeko, aldiz, Itziar Gomezek ozenki irakurtzen erakutsiko du. Bestalde, Aizpea Goenagak antzerki tailerra zuzenduko du.

----------------------------------------------------------------------------------------------------------

http://www.argia.com/albistea.php?id=32573

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli