Literatur plaza digitala
 Mugalari  2007-9-29

Bergarako Idazle Eskolako egitasmoetatik sortuta, ikasle, ikasle ohi, idazle nahiz idazle-gaien elkargune digital bi lakatu da www.idazten.com web-gunea 2006-2007 ikasturte bukaeran. Literatura izanik ardatz eta lokarri, sortze-lanari bide eta aukera berri bat eskaini nahi dio gune honek. Bere helburuen artean, Idazle Eskolako ikasle eta ikasle ohien lanak argitaratzea -idatzi batzuk, dela luzeragatik, dela gaiagatik, zailtasunak baitituzte ohiko argitalpenetan lekua aurkitzeko-, idazle edo idazle-gaien lanen irakurketa sustatzea, eta lanen inguruko iritzi edo iruzkinak jasotzea. Helburu hauei erantzuteko bideak zabaldu ditu orriak, Idazle berrien soslai eta idazlanak argitaratu eta egileen edo generoen arabera aurkitzeko aukera eskainiz. "Argitalpenak" atalean, berriz, Idazle Eskolak orain arte argitaratu dituen aldizkari eta bildumak PDF formatuan eskuratzeko aukera dago. Azkenik, EIEko lehiaketa agendara eta euskarazko arauen atalera daramaten estekak ere baditu.

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli