Tutoritza eta praktika indartuko ditu Idazle Eskolaren
 
ikasturte  berriak

 Bosgarrenedizioarekin hasiko da graduondoa eta aurten 'Idazleak Irakurle' mintegiak

egingo dira

 

 NOTICIAS  DE GIPUZKOA  2007-9-21

 http://www.noticiasdegipuzkoa.com/ediciones/2007/09/21/mirarte/cultura/d21cul86.740075.php

Donostia. Idazle Eskolak 2007-2008ko ikasturtea aurkeztu zuen atzo. Aurtengoa, bosgarren urtea dute eta, urtero bezala, zenbait berrikuntza izango dituzte beren programan, hala nola tutoritza eta praktika indartzea.

Sorkuntza eta idazketa molde guztietara eramateko helburuarekin sortu ziren eskola hauek 2003-2004 ikasturtean eta, dagoeneko, 70 ikasle pasa dira klase hauetatik. Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko (IVAP) arduraduna den Marijose Arrietak adierazi zuen bezala, hasieran egitasmo soila zena orain errealitatea bihurtu da.

Ikasketa hauen ateak euskal herri guztiarentzat daude zabalduta baina, aurreko edizioetan Bizkaia Gipuzkoa eta Nafarroako ikasleak izan dira nagusi. Orokorrean 30-40 urte bitartekoak izan dira eta gehienak zientzia eta letretako prestakuntza jasotakoak dira. Bi urteko ikastaroa egin ostean, ikasle askok literatura lehiaketetan parte hartu izan dute eta beste batzuek liburuak kaleratu eta prentsan idatzi dute.

bosgarren edizioa Tutoritzak garrantzia izango du aurtengo ikasturtean izan ere bigarren mailako ikasleek 30 orriko lan bat egin beharko dute nahi duten generoa erabiliz. Horretarako, kurtso osoan zehar tutore bat izango dute beren lana zuzentzeko. Programaren beste zati garrantzitsu bat alderdi praktikoa indartzea izango da. Ikaseleek beren lanak Luma aldizkarian argitaratu izan dituzte gau arte baina, orain, www.idazten.com webgunean egin ahal izango dute. Ikasle batzuek sortutako Interneteko orria da eta beren lanak bertan jarri eta elkarrekin komentatzeko balio du. Honekin batera, hilean behin, larunbatetan, Idazleak irakurle mintegiak antolatuko dira irakurketak duen garrantzia azpimarratzeko.

300 eskola orduko ikastaro hau Bergaran egingo da eta matrikula epea urriaren 1etik 11ra egongo da zabalik. Interesatuek Bergarako UNEDen edo Asmozen eman dezakete izena. >a.a.m.

 

 

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli