Idazle Eskola zazpigarren urtean sartu da eta  'Lerro artean' ekimena jarriko du abian


DV. Bergarako Idazle Eskolak laster ekingo dio zazpigarren ikasturteari. Jadanik zabalik dago gradu-ondo honetarako matrikula epea. Hamabost laguneko ikasle taldea osatu nahi dute antolatzaileek eta interesatuek www.idazten.com helbidean dute informazio guztia.
 
Bergaran izan ohi dira eskola presentzialak, larunbat goizetan. Hango UNEDek ematen dio eskolari babes akademikoa. Badira eskola telematikoak ere, asmoz Fundazioaren arduraren pean. Orain arte ehun bat lagunek bukatu dute ikastaroa.
 
Atzoko aurkezpenean Tere Irastortza zuzendariak adierazi zuenez, aurtengo berrikun-tza nagusia Lerro artean egitasmoa da. Gipuzkoako Foru Aldundiak hasiera batean esandako diru guztia eman ezingo duenez -aurrekontuetako murriztapenak direla-eta- ikastaro labur horiek Bergara, Zumarraga eta Aretxabaletan eskainiko dira soilik. «Oso ikastaro konkretruak izango dira, adibidez ikasteko nola egin egunkariko zutabeak», esan zuen Irastortzak.
 
 

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli