LIBURU HAU...
Liburu hau ni neu izango banintz
Zure begiak hemengo hitzetan bezala baleude iltzatuta nigan
Hitz hauek zugan sortuko duten zirrara eragingo banizu neuk ere
Begirada lapurtu nahi dizut.
Zeure begien berdean galdu nahi nuke…
zapaldu gabeko zelaia dela irudikatuz.
Liburu honetako orrialdeak pasatzeak emango dizun gogo bizia
bizitu nahi nuke zurekin.
Orrialde bat bestearen atzean
Gozamen bat bestearen jarraian.
Batak bestearengan jakin min sutsua izatea.
Imajina litekeen libururik interesgarriena zara.
Abenturarik arriskutsuenak irudika daitezke zure hitzen,
zure laztanen, zure musuen artean.
Zure inperfekzioaren perfekzioak harrapatuta nauka.
Zulo beltz honen tentazioan jaurti nahi nuke neure burua.