|
|
Doltza Barandiaran Munduate |
AMONA
Arratsalde euritsu batean joan ziren
Neguan
Isil-isilik
Zalapartarik egin gabe
inortxo ere gogaitu gabe
Zulo galanta utzi duzu
hutsik geratu gara
Umezurtz
Harrez geroztik
zure eitea nonahi aurki daiteke
zelaietako arrosa ederrek
zure usaina dakarkidate,
eguzki-izpiek
ene aurpegia laztantzen duten zure eskuak dirudite,
txorien txorrotxioak
zure kantu goxoak entzun arazten dizkidate,
etxe alboko harizpeak
zure magalean eserita nagoela oroitarazten dit,
iturriko ur freskoak ezpainak bustitzen dizkidanean
zure musuak gogoratzen ditut.
Nire heldulekua izan zara
ez nauzu itsaso erdian bakarrik utzi;
enbata zenean erauntsia jasateko gai zinen
barealdiaz gozatzen ederki zenekien
Gugatik edozer emateko prest,
Bizia,
Guztia
Joan zara
urrundu ez
nire baitan jarraituko duzu
adiorik gabe
gerorarte soil bat
Amona