LIBURU-IRUZKINAK

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

GALARRAGA, Aritz " Liburu-iruzkinak:Patxi Zubizarrretaren Pospolo kaxa bat bezala" Luma berrien eleak 2005, 3 zenb.68 or.Berezia da inondik inora liburu honen abiapuntua: batetik, errezitaldi ezberdinetan erabilitako gidoiak eta bestetik, errezitaldi horietan landutako gaiei estu loturiko ipuinak biltzen dira Patxi Zubizarretak eskaini digun lanik berrienean, Pospolo kaxa bat bezala izeneko liburuan.

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

GALARRAGA, Aritz "Liburu iruzkinak: Urtzi Urrutikoetxearen Auzoak eta auzoak" Luma berrien eleak 2005, 3 zenb. 69 or.Batek pentsa dezake, izenburua irakurri ondoren, hiri edo herri bateko auzoen gainean hitz egiten duen lana dela Urtzi Urrutikoetxearen lehen narratiba liburua. Are gehiago, Joseba Jaka Literatur bekaren IV. deialdia Bilbori buruzko nobela proposamen batekin irabazi zuela jakitean, batek pentsa dezake Bilbo hiriko auzuneak direla lan honen ardatz.

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

ALEMAN ASTIZ,Beatriz "Liburu-iruzkinak:Jon Aizpuruaren Barandiaran" Luma berrien eleak 2005, 2 zenb. 50 or. Liburu hau Elkarlanean argitaletxeak argitaratutako biografia saileko ale bat dugu. Egileak Jon eta Jexux Aizpurua Barandiaran anaiak ditugu. Liburuaren hasieran aurkezten zaizkigun biak: Jon Aizpurua itzultzaile-ikasketak egindakoa eta Euskadi Irratiaren esataria dugu. Honez gain urtero “Jentilen etorrera” kale-antzerkiaren gidoia idatzi ohi du. Jexux Aizpurua Barandiaran maisutza ikasitakoa eta Goierriko Lanbide Eskolan irakasle dugu. Biak ataundarrak, Joxemigel Barandiaran bera bezala.

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

UNTZETA, Markos" Liburu Iruzkinak: Gaua basamortuan" Luma berrien eleak 2005 , 3.zenb. 70-71 or.Basamortua leku zaharra da. Aspaldian hildakoa. Bere izenaren arabera basoa izan zen behin, baina nonbait heriotza heldu zitzaion, eta basamortu geratu zen. Hau ez da dena; badirudi, orain dela hainbat mila urte, basoa izan aurretik, itsasoak zeudela gaur harri eta hare besterik ez den tokian. Ez litzateke gezurretan ibiliko gaur hare eta harriz osatutako dunetan garai bateko ur olatuak ikusten dituela esaten duena.

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

AIERTZA REMENTERIA , Maribel "SPrako tranbia" Luma Berrien Eleak zenb. 1 , or.67. Ez duzula oraindik SPrako tranbia hartu? Ezin dut sinetsi. Zu izatera, ez nuke egun bat gehiago pasatzen utziko bidaia hori egin gabe. Behin probatuta errepikatzeko gogoa izango duzu, ziur nago. Ezohikoa eta liluragarria iruditu zait niri. Bidaia bera aldioro ezberdina eta kilikagarria.

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago