LIZARRAGA GOMEZ, Iraitz"Danish Butter Cookies" HOT
Plastiko poltsa batean kabitzen zen izeba Karmenen herentzia; horixe behintzat zuzendariak eman zidana egoitzaren atarian. Plastiko poltsa eta doluminak; astronauta jantzi eta maskararen atzean apenas sumatu nezakeen gizatasun arrastorik... etsipen izpiren bat akaso?...