Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 

11 HILABETE

oihane jaka7
 
aurkibidea

LAU hanka ditut
eta ez nabil katuka
baditut lau begi eta lau belarri
eta lau birika ere bai
igerian azkarrago egin ez arren.
Lau beso dauzkat
eta ez naiz jainkosa hindua
ar eta emeen sexu-organoak izan arren ez, ez naiz hermafrodita.
Bi bihotz ditut
eta ez naiz munstroa
matrioxka bat bestearen barruan, ez besterik.

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago