Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 

11 HILABETE

oihane jaka11
 
aurkibidea
Nora joan ote da hemen bizi zen bizia? (...)
Nola ahanzten da etxe huts bat (...)?
Karlos Linazasoro
HEMEN hasia zen bizi bat
hementxe bertan
nire baitan.
Taupadak
eta odol gorria.
Agian ez zen bizi oraindik
baina bazetorren, bizirik.
Beharbada ez zen joango
beste etxe bat hautatu izan balu
handiagoa
erosoagoa
bigunagoa
 
agian.
 
Ez dakit nora joan zen
baina ihes egin zuen
atzera begiratu gabe
giltzarik hartu gabe
alde, ospa
betiko.
 
Nora ote doaz jaio ez diren haurrak?
Orain, etxe hutsa da nire sabela.

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago