Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 

11 URTE

oihane jaka5

Irudia: Oihane Jaka
aurkibidea

Orain hilak ditugu.
Karmele Jaio

ORAIN hilak ditugu.
Bata bestearen atzetik pilatzen zaizkigu
autobideko kotxe txikituetan
ospitale zein zahar-egoitzetako maindire zuriko ohatiletan
karenez hornitutako sabel epeletan.

 

Bata bestearen atzetik pilatzen zaizkigu hilak
egunkariko eskela
errepide ondoko beilatoki
argazkiz beteriko albumetan.
 
Orain (ere) hilak ditugu...
lehen bezalaxe.


Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago