Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 

arrakastak, porrotak

irenegil7  
   
pdf  

Urtean behin uzten zen etxeko atea zabalik, ekainaren 24arekin batera. San Joan egunaren estropadak ikustera joaten zen jendea; eguerdirako balkoia mukuru beteta. Sukaldearen erdian mahaia zabal-zabalik okasiorako apropos atonduta: harizko mantela –gabonaz geroztik erabili gabea- eta landutako beirazko kopak, Martinia eta oliba beteak ikuskizunaren ondorengorako.

Gogoan dut inoiz ibaiak ura baino apar gehiago zekarrela-eta estropadak bertan behera utzi izana. Gogoan dut noiz edo noiz jaiki eta Oria arrosa zela, berdea bestetan, morexka, urdina... Orain ez; orain, maiz antolatzen dira piragua edo estropada lehiak eta ez dira inoiz bertan behera uzten. Orain urak ur ematen du, ibaiak ibai. Tolosako Udalak lorpena berea egin du; berea egin ahal du paper-fabrika guztien itxiera ere?

Atzenduta neukan usaina aditu nuen atzo Hernani zeharkatzean etxerako bidean. Han, antza denez, bada oraindik paper-fabrikaren bat martxan. Udal kudeaketaren porrota ote?

Irene Gil Legarra

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago