arroz- esnea
esnea (1 L.) 
 GEHIGARRIAK: azukrea 
 bainila leka edo 
 kanela txotxa
 limoi edo laranja azala 
 ... 
Bi osagai nagusiak su eztitan, etengabeko jiran, denbora luzean. Gehigarriak aukeran, nork zer eta zenbat nahi duen; gozoa, berriz, ezinbestekoa. Gero eta beroago, gero eta nahasiago... irakin arte.
Tradizio handiko errezeta da. Oinarrizkoa dirudien arren, ez da beti ondo ateratzen; arreta eta mi- mo handia eskatzen ditu. Suari neurria hartzea omen da sekretua, beti ezti, lehortu ez dadin. Bi osagaiek bat egin behar dute, baina bukaeran arrozak arroz behar du, eta esneak esne. Edozein jatorduri laguntzeko ezin aproposagoa.


