Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 
 
GERATU NINTZEN 
 
Ez dakit zergatik geratu nintzen,
Begiak bustirik nituen,
Aurpegia zurbil.


Behin eta berriz esan zenidan: zer?

Nire ezpainek oihu biribila egin arren,
Zure besoek ez ninduten hartu.


Nire bihotzaren taupadek
Ispilu hotza hautsi zuten.

Haizeak ekaitza zekarren,
Ez ninduzun ohartarazi.

Zure begi beltzek eguzkia erakuts dezakete,
Baina ez niri, antza.

Ondo dakit, orain zergatik geratu nintzen.

 

 

 

 

 

 

                                                     Ziortza Vega  

 

 

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago