Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 
Egia da ziotena.

DZAZT!!
asmatu du,
bete-betean asmatu ere
zerbait ederra zena
akabatzeko intentzioz
jaurtitako
                                                               gezi   hilkorrak.
Ikarak astindu nau,
Eta zokoratu
ezkutuko bazterretaraino.
               Han,
kikildu egin da
atzo arteko
ausardia eroa;
eta malkotan ito bizi poza.

                   Bizi hotza
gailendu zait,
                hil bizia
egokitu.
             gorria ubeldu egin da,
                                        gogoa ahitu.

Hemen, beste alde honetan
( egia da ziotena)
ez dago ezer

 Ezer.

 
Karmele Igartua 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago