Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 

Itsaso izango gara

Eta atzera egitea
 
botoia1
jarraitzea izan daiteke –nolabait-
bira erdi eman
iparra hego egin
ekia mende
eta aurrera joatea
Laurogeita hamar graduren bueltan
berdin dio atzera egin edo aurrera
jada ezer ez da ez atze
ez aurre
dena da albo
Denbora eta espazioa bikote badira
egingo ditut graduak ordu
angeluak egun
eta noan gaztarora
gaurtik
hemendik
urrunduz
noan haur nintzen leku-denborara
eskolako bidezidorretatik
sehaskara jauzi egin
eta amaren ebakiondotik
noan umetokiraino
aurrera eginez atzera
izan nintzen itsasoraino

Ione Gorostarzu

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago