Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 
hitzak_orbainetan.gif
 
Esku ahurrean

Denbora: “Agertuz eta desagertuz, izanez eta ez   izanez,
aldatzen diren gauzen iraupena”           Adorez 4.
  Ilusioa ez dena da;
eta ba da.
Bizi gabe,
bizi arazle,
nahi,
zorion
perfektua

(bazekien berak)

eta eraiki zuen
ilusiozko denbora eta
maitasuna eta
lainoak eta
muxuak eta
koloreak.

Eta irudikatutakoa borratu zitzaionean
(ez zelako)
guztia borratu zen,
itsu,
gor,
loa deitu zuen
eta itzali,
eta isildu            bere sena,
bera zena

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

aurkibidea

 

 

 

Karmele Igartua

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago