Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
hitzak_orbainetan.gif

 

Isilak dio


Hitz egin:Besteei -ahozko hotsen bitartez-
norberen pentsamendua adierazi
”  
Adorez 4
.

Gau batean amestu dezaket
nire historia,
eta geroa;
loak hartzen nauenetik
esnatu arteko  ez denboran,
eta aldatu izaeraz
eta eten nekea.

beste batzuen ametsetan bizi naiz,
ordea,
itzarrik, beti itzarrik, preso;
beste batzuen gauean
historia haien neurrira eraikitzen
eta ez naiz, ez,
nirearen jabe,
loak hartzen nauen arte.

...Ahaztu zitzaidan asmoa,
ahaztu ametsa,
ahaztu izan nahi nuena.
Hona naizena
edo ni izatea nahi dutena.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

aurkibidea

 

 

 

Karmele Igartua

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago