Narrazioak

Irudiak: Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Luma berrien eleak 10.zenb.
Luma berrien eleak 10Zenb.
Irudiak:Kristina Fernandez
ZAZPIKA GARAren aldizkaria
ZAZPIKA GARAren aldizkaria
Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

VIVES URBIETA,Alaitz "Autobiografia" Mugalari GARA 2009-4-3, or.67 .Elurrak autoaren aurreko kristala zuritzen zuen behin eta berriz; gero eta azkarrago, gainera. Eskuilen joan-etorria ez zen nahikoa azkarra, segundo bakar batez bada ere, kristala guztiz garbi ikusteko eta horrela, Oskarrek, joan-etorri bakoitzak uzten zion zirrikitutik begiratuta, ozta-ozta gidatzen zuen autoa, arrasto argiztatuan zehar.

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

DOMINGUEZ NORIEGA. Maku" Izeba Pantxike" Mugalari GARA , 2009, 59or. Uda hartan, izeba Pantxike oporrak pasatzeko familiaren baserrira itzuli zenean, berarengan ohikoa ez zen jarrera sumatu genuen: alaiago zegoen, irribarretsuago, berritsuago... bizitzeko gogoa zerion poro guztietatik.

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active

LOPEZ DE ARANA ARRIETA, Inaxio" Funtzionario xelebrea" Mugalari GARA 2009 , 59 or. Gobernuan lan egitea! Lakuako bulego dotore horietako batean! A ze suertea!». Etxean, gurasoek ezin zuten sinetsi. Bat-batean, ordu arte alproja galanta zena etxeko seme kutun bihurtu zen guztion begien aurrean. Koadrilakoek ere berdintsu: «Hori duk hori, txoiloa! Hor, gainera, ez duk enpresa pribatuan bezala. Enpresa pribatuan azken tanta ere xurgatzen zigutek guri, goiz, arratsalde eta baita gauez ere, deskuidatuz gero. Administrazioan, ordea, poliki-poliki, presarik batere gabe…

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active

AUZOKOA OLAGOITIA,Iban "Larunbat Fever" Nabarra2009, 6-7 or. Musikaren erritmoa jarraitzen zabiltza, burua atzera-aurreraka astinduz. Eskuan duzun kubata zigizaga dabil alde batera eta bestera edalontzitik noiz irtengo. Aldiro, eskuz aldatzen duzu hotzaren hotzez eskuak gogortu ez dakizkizun. Izan ere, ohi duten legez, edari gutxiago kabitu dadin izotz franko bota diote zure edalontziari.

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

MEAZA URIAGEREKA, Igone"Ruandatik bueltan" Mugalari GARA , 2009-02-20, 67 or.Agustinek txiki-txikitatik maite zuen mendia. Gaztetan mendizale amorratua bihurtu eta jaiegun gehienetan bere kameratxo zaharra eta ogitartekoa motxilan, mendi alderantz abiatzen zen. Sekula ez zekien zer ekarriko zion egunak, baina ezjakintasun horrek eragiten ziona gustatzen zitzaion. Horretarako arreta behar zuen, arreta handia… zerbait ikusi eta klask! kameratxoarekin argazkiak ateratzeko. Kameratxoa oso zaharra zen, aitonarena omen zen. Sarritan esaten zigun, aitonarena izateak egiten zituela argazkiok hain berezi. Egia esan, tramankulua zaharra izanagatik, argazki ederrak lortzen zituen, oso argazkilari trebea zen gure Agustin.

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

ZUBELDIA DE ESTEBAN, Leire "Galdutako Objektua"Administazioa Euskaraz IVAP. 2009ko Urtarrila, 63.zenb. 10.or.Eskuinetik ezkerrera eta ezkerretik eskuinera astintzen du zoru-garbigailua garbitzaileak. Hall-ean lixiba usaina hedatzen den bitartean, bere isla ikusten du lurrean, baldosa laukidunek zatikatuta. Oraindik bustia dagoen lurra zapaltzen duten zapata dizdiratsuei jaramonik egin gabe, zarpaildutako bere irudiaren isladari hitz egiten dio garbitzaileak “Hi ez haiz nik amesten niana”.

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago