Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
karmele14

Poesia itsasotzean...

Karmele, Lizardi etorri dun hitaz galdezka, eta
gu ere hire zain geundela
esan zionagu, ez
hintzela aspaldi azaldu
etxetik, eta
belatzean eseri gaitun denok
erlojuak janez...


Oka ibaiaren errekatxoetan poesiaz betetako paperezkoa itsasontzia uretaratu dinagu, eta mendian behera habiatu gaitun. Inguruko herriko kanpandorre batean, abeslariaren usoa eta poetaren enara dantzan ikusi ditugun
arte, eta lasai geratu gaitun, espero genuen bezala zitara agertu haizelako.
Orain eguerdian mahaiaren bueltan jazarri gaitun. Ez din inork hitzik egiten. Goizeko eguzki izpiak jada ahuldu
egin ditun. Baina bere ahuldadean  leihoaren beira zeharkatzen dinate. Lapikoa sutan eta bazkaria irakiten. Lurrunak sukaldea betetzen din. Bazkaltzen hasterako euria hasiko din.
Orduan gogoratuko gaitun, herrixka hartako talaian egon ginenekoa. Aspaldiko istorioak gogoan eta bertan hilobiratutako ezezaguna hizketagai. Itsasadarrean itsasontziz barneratu ginenekoak.
Orain hik ekarritako ardo zaporea dastatzen dinagu, sutondoaren berotasunean, Oka ibaiertzaren aireak atean joka ari delarik.
Baina artean, eta betirako, paperezko itsasontzia Urdaibaiko itsasertzetik itsasoratuko dun, denbora amaigabean.
Artista hilezkorra delako obrari eskerrak.

Eneko Aranburu

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago