Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 

Inprimakia

inprimakia1    
pdf    

K07 inprimakia bete behar duzu lehenik; bi argazki hemen jarri, izena eta jaiotze data atzean erantsi ondoren. Gero, 08 leihatilara joan, han ordua hartu, eta hiru egun barru deituko dizute.

–Barkatu, bi ordu galdu ditut hona heltzeko. Ezin al dut gaur dena egin?
–Ba, ez; ezta pentsatu ere.
–Urrutitik nator.
–Begira, prozesu hauek luzeak izaten dira: zure datuei sarrera emango diet, gero zerbitzu buruarengana bidali beharko ditut. Gaur ez dago, hain zuzen ere.
–Eta, noiz etorriko da?
–Ez ditesan; badakizu, jefeek ez dute ezer esaten. Baina uste dut bihar arratsalderako hemen izango dela; beno, bere etxean, zeren orain bikote berriarekin dabil...
–Berdin zaizkit zure jefearen gorabeherak. Mesedez, egidazu ahalik eta azkarren.
–Bai, zuk erraz esaten duzu, baina protokoloak jarraitu behar ditugu. Zerbitzu buruak aztertzen duenean deitukodit, eta zure eskaera itzuliko. Ondo baderitzo, zuzendariari bideratzeko esango dit, eta orduan, hirugarren pisura joan, eta zuzendariaren idazkari pertsonalari emango diot, hark, ahal duenean, bere nagusiari eman diezaion.
–Alajaina!
–Hauek bilera egingo dute, eta, gai ordenaren barruan sartzea lortzen badute ordurako, gaia aztertuko dute. Bestela hurrengo astera arte egon beharko duzu.
–Eta aztertzen badute?
–Ez dakit orduan erabakirik lortuko duten, badakizu, batzuetan eztabaidak luzeak izaten dira, eta denek nahi dute euren iritziak kontuan izatea.
–Baina, baina, entzudazu, mesedez. Haserretzen ari naiz, entzudazu, mesedez. Me-se-dez.
–Haserretzea ez da bidea. Hori erraz egiten da. Eta gero, zer, jo egingo nauzu, ala?
–Gogoa badut, baina eutsiko diot.
–Ni, nire lana egiten ari naiz, ezin dut beste ezer egin. Beraz, tira!, bihar arte, jendea zain daukagu eta.
–Ez naiz hemendik joango egitera etorri naizena egin arte. Beraz, tira!, has zaitez mugitzen, jendea zain daukagu eta.
–Ja! Zuk zer uste duzu? Hara! hona etorri, eta agintzen!
–Ez naiz ezer agintzen ari, baina atzazalak jateari ekin diot, eta, badakizu? Psikiatrak esan diturduriez jartzeko.
–Ja! Denak berdina esaten duzue. Zuk zera nahi duzu, beste egitekoak utzi, eta zure txikikeriak lortzen denbora galtzea, ezta?
–Esan dizut entzuteko! Faborez. Ez naiz hemengoa, eta asko kostatu zait hona heltzea.
–Zure bizitzak bost axola! Utziko diozu hurrengoari pasatzen?
–Ez da inor ausartuko txanda-pasa egiten.
–Nola dakizu hori?
–Ikusten duzu, hor lurrean dagoen emakumea?
–Zure zain, nekaturik, lurrean jarriden hori?
–Ez dago lurrean jarrita. Lepoa bihurritu diot, horregatik dago geldirik.
–Ai ama! Segurtasun agenteari deituko diot!
–Ez ezazu hori egin! Hobe duzu zerbitzu buruarengana joatea, ahalik eta azkarren, han atzean ikusi dut eta. Kafea hartzetik zetorren, ziurrenik.
–Gezurtitzat hartzen nauzu, ala? Han dator agentea!
–Zure erruz izango da hemendik aurrera gertatuko dena.
–Zer egiten duzu? Ez tiro egin, madarikatua! Hil egin duzu!
–Esan dizut zer gertatuko zen.
–Ezin dut sinistu!
–Ja, ohiturik zaude jendea alde batetik bestera bidaltzen, erantzukizunik izan gabe. Ba, hori bukatu da. hemendik aurrera, arazoren bat konpontzen ez duzunean, eta norbait etxera bidaltzen duzunean berriz itzultzeko esanaz, etorriko naiz eta bulegoa apurtuko dut, goitik behera.
–Eta nola jakingo duzu?
–Egunero etorriko naiz, beti berdina egiten duzulako. Ziurrenik ez duzu inoiz arazoren bat unean bertan konpondu.
–Behin bat konpondu nuen.
–Zure amaren kasuazelako,ezta?
–Nola dakizu hori?
–Bapo! Egoera ezatsegin hau luzatzen arizara. Konpon iezadazu daukadan arazo hori azkar, afaltzera etxera joan nahi baduzu.
–Egia esan, ez zaitbatere inporta. Bakarrik bizi naiz, eta etxean aspertu egiten naiz.
–Orduan gaua hemen pasako dugu.
–Zein urduri egongo naizen!
–Zuk ez dakizu urduri egotea zer den. Gatilua astintzen hasiko naiz, eta ikusiko duzu zer den urduri egotea. Ikusi, ikusi!
–E! Ez ordenagailuak tirokatu, ez, kafetera ez, mesedez! Ez, koadro horineuk ekarritakoa zen! Ispilua ere bai? Beno, hori  berdin zait, lodixeago islatzen nau eta.
–Hauberoaldia, hau!
–Ezetz beira horiek zartatzea lortu? Blindatuak dira.
–Baietz!
–Eman, eman! Laugarrenean lortu duzu! Ez nuen pentsatzen hain erraz lortuko zenuenik
–Ni profesionala naiz,.
–Ikusten dut, bai, ez zarela edonor.
–Edonor naiz, baina batzuetan urduri jartzen naiz.
–Neu ere urduri jartzen nauzu, susperturik, horrelako jarrerekin
–Keinu egin didazu?
–Igarri egin zait, ala?
–Iruditu egin zait, besterik ez.
–Zure moduko gizon ausartik aspaldian ez dut topatu.
–Ba, ni ere bakarrik bizi naiz, emaztea, puzkerrak botatzeagatik, hil nuenetik.
–Nik ez dut puzkerrik botatzen
–Nahi nuke sinistu, horrek benetan urduri jartzen bainau. Ezin dut jasan.
–Frogatu nahi duzu?
–Nola?
–Etor zaitez nirekin afaltzera. Babarrun gorriak gustatzen?
–Txorizoa eta odolostearekin?
–Noski; nola ba, bestela?
–Jango nituzke gustura. Aspaldian ez  dute zer berorik jan.
–Baina, esan didazu ezin dudala bulegotik irten.
–Hori konpon daiteke, inprimakia betetzen badidazu, eta arazoa konpondu, iluntzerako joan gaitezke hemendik.
–Afalostean larrutan egingo dugu? Aspaldian ez dut egin.
–Egokia iruditzen zait. Baina egidazu, mesedea, lehenik. Horrela, gainera zure bizitzako bigarren kasua konponduko duzu.
–Familiakoa izatea besterik ez dago,  gauzak konpontzeko.
–Mugi zaitez, babarrunak beratzen jarri behar ditugu eta.
–Egia da. Zergatik da hain inportantea familia?
–Gero hitz egingo dugu gai sakonez, joan, joan! Joan laztana... (Alajaina! Zelakoak egin behar ditugun laguntza publikoak lortzeko!)

Iñaki ODRIOZOLA

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago