Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
Maite zaitut
luma7_25  
altavoz  
 
- Maite nauzu?
- Bai, maite zaitut.
- Ez, ez esan horrela. Utzi liburua eta begiratu begietara!
- ¿??????????
- Maite nauzu?
- Baina, zer da lelokeria hau? Zertara dator?
- Ikusten? Ez nauzu maite. Ez zara hori esateko kapaz, niri begira.
- Ez dizut esan behar. Badakizu horrela dela.
- Nik ez dakit ezer, zuek esaten ez badidazu...
- Hitzek ez dute garrantzirik. Ekintzek, ordea, bai.
- Eta horrekin zer esan nahi duzu?
- Uste dut, egunero, egiten dudanarekin nire sentimenduak adierazten dizkizudala...
- Ah bai? Egun osoa ematen duzu lanean. Afaltzera etortzen zara eta, batzuetan, ezta horretara ere, bakarrik lo egitera.
- Badakizu bolada txarra pasatzen ari garela lanean...
- Bai, badakit, baina orduan ez esan ekintzekin frogatzen duzula maite nauzula.
- ?????????????????
- Ez nauzu maite, behar nauzu, baina maite ez.
- Hori ez da egia...
- Nirekin bizitzen ohitu zara. Gainera, behar guztiak ase dituzu: janaria prest, arropa lisatuta armairuan, etxea txukun, gauza guztiekin arduratzen den emakume isila...
- Aski dugu, ezta?
- Ez, ez  dugu aski. Egun osoa ematen dut  etxean, bakarrik, zure zain, zure afaria prestatzen, zure arropa lisatzen, zure gauzekin  arduratzen... eta zertarako? Zu etxera heltzeko eta begietara ez begiratzeko.
- Zer nahi duzu nik esatea? Ba, ez , ez zaitut  maite. Egia da. Ez nintzen zurekin maitemindu baina erosoa zinen: emakume zintzoa, garbia, etxerako oso egokia... Nik bizimodu lasaia nahi nuen eta banekien zurekin izango nuela.....
- ???????????????????????
- Zure lagun txoriburu horrekin, Alaiarekin,  maitemindu nintzen. Txora-txora eginda  nengoen. Zurekin ateratzen hasi baino lehen zer sentitzen nuen adierazi nion.
- ???????????????????????????????
- Berak erantzun zidan ez zela inoiz ezkonduko, libre bizi nahi zuela, ez gizon baten  esklabo, bere ama bezala.
- ??????????????????????????
- Orduan zurekin ateratzea erabaki nuen berarengandik hurbil egoteko.
- ???????????????????????
- Berarentzat gorde izan ditut hitz goxo guztiak, berarentzat izan dira nire maitasun keinu guztiak, berari eman dizkiot laztan  eta besarkada guztiak....
- ??????????????????
- Hori entzun nahi zenuen? Ba hortxe duzu:  ez, ez zaitut maite. Bera maite dut. Betidanik eta betiko......

Maku Noriega

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago