Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 
micro1.gif
    

Palestina 
Zure zeruan deskargatutako tiro hotsek,
asaldatu dute niniaren loa,
Eragin dute amaren oihua,
Sortarazi dute adinekoen ikara,
Piztu dute gazteen gorrotoa.
Eta suntsitu dituzte kaleak,
akabatu dituzte esperantzak.
Palestina
Zurean eragindako heriotzak
garrasi itoak bilakatu dira nire ahoan.
Zuri egindako kalteak,
jiraka darabilzkit buruan
arima erratuen antzera.
Zurean isuritako odola ordea, ez da alferrik galduko
Eta jaioberrien zilborretan iraunen du, bizirik.
Palestina
Zure malkoetan hiltzen ez duten balak irudikatu nahi nituzke
Eraikitako harresiak desegiteko
Emandako mina leuntzeko
Bortxatutako duintasuna berreskuratzeko
Gure kontzientzia geldoak astintzeko.

Palestina,
nola bizi zurea ahaztuta?

Carmen Valois  

 

 

 

 
 
 
 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago