Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 
   
 micro1.gif
     
    Borja Etxabe

  ARMOSUA

           
-  Armosua!
 
Deiadar egin zuen amamak, goizero bezala, sukalde zuritik. Kafe eta butano usaina, hozkailu zaharraren hots elektrikoa eta alboko frontoiko pilotakadak entzuten ziren, noizean behin “ostiaputa”ren bat tartekatzen zelarik. Esnea eta ogi zatiak gurin eta azukrearekin egurrezko mahai gainean. Markel banketan eseri eta armosatzen hasi zen.


Gabean amamak kontatutako ipuinez aritu ziren. Amamaren ipuinak Markel liluratu egiten zuten, izara artean entzuten zituen, goxo-goxo, isiltasunean, iluntasunean, amamaren ahotsa, eta tarteka, autoen soinu eta argia sartzen zen leihotik, errezelen artetik, eta, segundo batzuz, itzal magikoak sortzen ziren.


Urteak pasatu ziren horrela. Baina goiz hartan amama ez zen esnatu. Markel ohetik altxa zenean jende arrotza ikusi zuen korridorean negarrez. Sukaldetik deiadar egin zuen emakumezko ahots batek:


- Gosaria!

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli