APIRILEKO EURIAK IRATZARRI DU UDABERRIKO DISIDENTE EDO BITXILORE HAU... ZURETZAKO OLERKI BAT‏

 2009-04-01
Ainara Maia Urroz

APIRILA (DUBEN)

ERNABERRIALDIA

ATE-LEIHOAK ZABAL-ZABALIK UZTEN DITUT
BAKARRIK EZIN BAITUT IRAGANA ATZEAN UTZI
EZ BAITIZUT INOIZ AGURRIK ESAN
ETA ONGIETORRI BAI
KORRONTEA DABIL ETA HOZTU NAIZ
BAINA HAIZEAK ERAMAN DITZALA PENAK.

 
Haritz zahar honen azpian
HEMEN naukazu zuretzako, hozturik eta mindurik,
apirileko arrosaren gisa
apirileko euriak iratzarri duen
bitxilore hau
berriturik
zaharrak berriturik
iraganean izan ez zena
orainean ez da
dena joan da
ahantzi zara.
 
HOR egongo natzaizu zuretzako zain
ortzadarraren gisa
lau pareta hutsen artean iratzarri den
koloretako amets hau
berriturik
zaharrak berriturik
iraganean izan ez zena
gaur ez da
bihar etorriko da
oroituko zara nitaz?
 
HAN egon nintzen zuretzako, zurekin, behin
udako eguzki-errainu hori baten gisa
laino grisek goibeldu duten
goizeko txorien kantuetan murgildutako zure izen hau
berriturik
zaharrak berriturik
iraganean izan ez zena
orain ez da
bihar izango da.

HAIZEAK NIRE IZENA

ZUREGANA ERAMAN DEZALA

LASTER ARTE, MAITEA,

HARITZ ZAHAR HONEN AZPITIK

ZUREKIN ETORKIZUN BATEN AMETSETAN.

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago