aupa guztioi,

Gernikan ilunabar literario bat egiteko, gaztetxean komentatu dut eta baiezkoa eman didate, ez dagoela arazorik. Hori bai, proposamen bat egin didate: apirilaren 24-25 edo hor bueltan eginez gero, bonbaketaren urteurrenarekin bat egiten duenez, ea zergatik ez dugun horixe hartzen gaitzat, bonbak, gerra, bakea, hegazkinak edo inguruko zerbait. 

Zer iruditzen? 

 Beraiei egun zehatza zein izango den berdin zaie, beraz, guk erabaki. Zuei, zein egun gustatzen? Bota proposamenak!

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago