Emakumea naiz

Merezi dudan onena jasotzeko prest

Ainara dut izena ametsetan noraezean

Kukuak jo baino lehen arrastoa utzi dut neguko elurretan

Ustekabean elurra desagertu da oinatzarekin batera

Maitatzeko prest nago, beti bezala

Emakumea, maitalea, laguna, lagun mina, euskalduna, alaba, arreba, biloba, iloba, lehengusina, langilea, poetisa,  ipuin miragarrietako  printzesa, kobazuloko sorgina, PERTSONA bat guztiaren gainetik

Aurrez aurre begiratzen diot bizitzari, eta nire aingeru guardakoak irribarre egiten dit oraindik goitik  zoriontsu izan nadin... hegan egiteko esagin zidan lagun minak nigandik urrunduz, harengana hurbilduz... bihotz honek ez du etsiko!

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago