bizenta mogel ipuin lehiaketaBigarren saria Lander Albizuri azkoitiarrak eskuratu du, eta hirugarrena Iñaki Sanz hondarribitarrak. Martxoaren 4an izango da sari banaketa, udaletxean.

Bizenta Mogel ipuin lehiaketaren XL. edizioaren saridunak eman dituzte jakitera egitasmoaren antolatzaile Azkoitiko Kultur Elkarteak eta udalak, eta aurten Tolosara (Gipuzkoa) joan da sari nagusia; epaimahaiaren arabera, Elene Aierbek idatzitako Atxumarrikoak ipuina izan da lanik onena.

Bigarren saria, berriz, Lander Albizuri azkoitiarrak eskuratu du, Argazkilari baten memoriak lanarengatik. Hirugarren saria, berriz, Iñaki Sanz hondarribitarrari (Gipuzkoa) emango diote, Bizimina ipuinarengatik. Hain zuzen ere, saridunek datorren martxoaren 4an jasoko dituzte oroigarriak, egun horretan egingo baitute sari banaketa ekitaldia, udaletxean, 19:00etan.

Antolatzaileek 40. aldiz antolatu dute aurten ipuin lehiaketa, euskara eta literatura uztartzeko eta indartzeko zein sortzaileei aukera eskaintzeko asmoz. Aurten, 39 lan aurkeztu dira lehiaketara.

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago