V KARMELE IGARTUA sorkuntza-beka

2014-2015 ikasturtea

V KARMELE IGARTUA sorkuntza-beka 2014-2015 ikasturtea Karmele Igartua Bengoa idazlea izan zen Beka hauetako irabazleetako bat, Bergarako Idazle Eskolako ikasle zelarik. IDAZLE ESKOLAri emandako bultzadaren eta berak idatzita utzitakoren oroigarri, bere izena eman diogu beka honi. Karmele Igartuak bezala, Idazle Eskolako ikasle guztiek bide oparoa jorratzeko ahaleginean.

Helburuak :

Beka hauen helburua ez da lehia bultzatzea, baizik eta ikasleak lan luze eta sakonagoetara bideratzea. Ahalegin hori laguntzeko eta ikasleek beste beka batzuetarako atariko izan daitezkeen lanak aurkez daitezke.

Ez da beka honetara aurkeztu ahal izango aldez aurretik saritutako lanik.

Aurkeztu beharreko lanaren ezaugarriak :

Ikasleek gutxienez 20 orriko ( 25.000 karaktereko) lan originala aurkeztu behar du, Lanak gehienez 50 orri izango ditu ( 67.000 karaktere)

Poesia lana bada , gutxienez 400 lerro eta gehienez 600 izango ditu.

Edozein gai eta edozein genero aukera daiteke., literaturazkoa, zein administrazio-dibulgaziozkoa.

Lana ez da eskola-ariketez osatu ahal izango, eta ez eta tutoretzetara aurkeztutako lanez ere.

Lanak gai edo bizkar-hezur nagusi bat izango du.

Epeak :

  1. Beranduenera 2015eko maiatzaren 2rako entregatuko du ikasleak bere lana. Idatzizko kopia bat eta euskarri digitalean beste kopia bat ( eta diskete batean ere bai .

* Beraz posta-zertifikatuz datozen gutunetan data-zigilua jartzeko eskatu behar da.

* E-postaz bidaltzeko asmoa duenak ezin du erabili ohiko duen helbidea. Lagunen batena beharko du. Gaia :BEKA.

  • 2. Kasu guztietan EZIZEN batez sinatua , eta alboan, itxitako gutun-azal batean izen-abizenak emanez. Inon ez da agertu behar egilearen aztarnarik, itxita gutun-azalean ez ezik.

3. EPAI-MAHAIAK , aurkeztutako lanei buruzko iruzkin idatzia egingo du

  • 4. Bekak ez du edizio honetan ere diru-dotaziorik izango, baina bekara aurkezten diren guztiek 2015-16 eta 2016-17ko formakuntza-moduluetara dohain etorri ahal izango dira
  • 5. Bekan sarituak diren guztiek Karmele Igartuaren obra guztiak jasoko dituzte
  • 6. Irabazleak EGAN aldizkarian argitaratu ahal izango dute
  • 7. Luzeenera bi hilabeteko epean emango da aditzera zeinek jaso duen beka

     

 Karmele Igartuaren biografia informazio gehiago...

 

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago