Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 

 Tabula rasalina bo bardiIrudia: Lina Bo Bardi

Mundura ihesi jaio zineten haurrak
aitaren bila, amaren minez,
programatuta gauden erreprodukzio
zigor kode horren ekintzen
ausentziez eta hitzez.

 

Programatuta gauden erreprodukzio
kate molde horren begiez
mundura zigortuta jaio zinetenak
arnasteko beldurrez,
zorionez eta grinez.

aurkibidea

 
Urak bezala haustea balitz
munduaren neurrira jaiotzea,
edota
urak haustea soilik balitz
munduari behar zenuten kabida topatzea, 
erabakitzea bezala.

 

Orduan arraro ginateke
mundu arruntegi honetan,
non egiak begiak ezkutatu.
Zer dela ere,
mundura ihesi jaio zineten haurrak
pausaturik daramatzazuelako
kondairen eta sehaska kantuen
zauri hauxe, berau,
aitaren bila eta amaren minez,
-eta izan behar ote haren-
erreplika honako hau arte,
-ez galdekatuz artean, nork eraman dituen loreak-
aldatzea, ez besterik, aldatu arte.