2016-17 ikasturteko matrikula-aldia luzatu egin da urriaren 30era arte.

Hala ere, Idazle Eskolaren aurkezpena 2016ko urriaren 22an egingo da, goizeko 10etan. Egun horretan Tere Irastortza, Pako Aristi, Itziar Gomez eta Iñaki Zubeldia irakasle eta idazleek ikasleekin egingo dute bere ikasgaiaren aurkezpena Bergarako UNEDen goizeko 10etan. Lehen aurkezpen honetan ikasle guztiek eginahal izango dute beraien  lan baten aurkezpen pertsonala bai taldean eta bai irakasleekin ere. Hau izango da 2016-17ko berrikuntzetako bat.

Haur eta gazte-literaturari eta gidoigintzari eskainiko zaizkion moduluak ere berrian-berri eskainiko dira 2016-17an, eta gonbidatutako idazleen artean IDAZLE BATEN ESPERIENTZIA atalean Harkaitz Cano, Itxaro Borda eta Karlos Linazasoro ariko dira.

Eskolak larunbatetan izango dira, Bergarako UNEDen  9:30etatik 13:30etara, eta Aste Santuko oporrekin amaituko dira. Aste Santu ondoren beste bi saio izango dira tutoretza pertsonaletarako.Modu erdi-presentzialean eta  hainbat modulutan ere matrikkulatu daiteke.