alaitz_andreu    
Alaitz Andreu    

Aste Santuko opor aurreko azken eskolan Alaitz Andreu Eizagirre, 2. ikasturteko ikasleak, Literatur Kritika Feministaren beharraz hitz egingo du Idazle Eskolan.

2012-13an , Idazle Eskolaren 10. urteurrenean, ikasle eta ikasle ohiek hartu dute protagonismoa IDAZLEAK IRAKURLE mintegietan. Hori dela eta, aurreko batean Haizea Galarragak Album lilustratuez eman zuen hitzaldia eta oraingoan Alaitz Andreuk. Solasaldia goizeko 9:30etan hasiko da UNEDeko 3. solairuan eta ikasle eta ikasle ohiak gonbidatuta zaudete. Denon parte-hartzea espero dugu eta gero elkarrizketan aritzeko aukera ere izango dugu.