LIBURUREN BAT OSA DAITEKEELA PENSATZEA

 

LIBURUREN bat osa daitekeela pensatzea
bizitza osoa dela uste izatea da,
eta bitartean orriak beteta badaude
akaso izango da hitzek bere esanahia
beste inon bermatzen ez daktelako,
nahi bada bazterretxean loak hartutako
isilume garelako.

Libururik osa daitekeela pentsatzean,
bizitza osoa dela uste izatean,
hitza baino lehen jarri da bizitza
baina idatzi besteek luma utzi zuren hegian egin behar da,
eta pikatu beldurrez,
eta bitartean bideak, denak, ihesarenak dira;
eta hitz pertsekatzaileak, denak,
iheslarienak
eta liburuetako orriak entelegaezin geratzen dira
ihesbideen laberintoan.