SARBIDEA

LIBURU-IRUZKINAK

maiatza

25

Larunbata

<<  Maiatza 2013  >>
 Al  As  Az  Og  Or  Lr  Ig 
    1  2  3  4  5
  6  7  8  9101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

BISITAK

mod_vvisit_countermod_vvisit_countermod_vvisit_countermod_vvisit_countermod_vvisit_countermod_vvisit_countermod_vvisit_countermod_vvisit_counter
mod_vvisit_counterGaur18
mod_vvisit_counterAtzo395
mod_vvisit_counterAste honetan3187
mod_vvisit_counterHilabete honetan9614
mod_vvisit_counterGuztira1627288
Yoseba Peñaren HODEIEN ADOREA nobela berriaren aurkezpen ekitaldia Inprimatu E-posta
hodeien_odorea
maiatzak 17 - osteguna
eguerdiko 12:00etan
Donostiako Udal Liburutegiko sotoan
(San Jeronimo kalean)

Plaza zokoan hil duten droga-saltzailea da HODEIEN ADOREA nobelako kontalaria: hitzontzi jasangaitza, isekaz eta gorrotoz mintzo den sasijakintsu hastiagarria.

Trapitxeroak heriotzatik begiratzen die iragan hurbileko gertakariei. Eta hiru anaiaren inguruko pasadizoak kontatuko ditu: Txefe kotxe mekanikaria, Jon unibertsitarioa eta Hodei autista. Familia arras apalekoak dira Preciado anaiak, Donostiako periferiako estolderian haziak, bizitzan zori txarretik gehiago izango dutenak ditxa gozotik baino.

Yoseba Peñaren lehendabiziko nobelak gaur egungo deskalabru baten malur eta okerrak eszenifikatzen ditu, tragedia klasikoetan bezalaxe sustatzaile darabiltzala bortizkeria, iruzurra, saldukeria, krimena.

 
RocketTheme Joomla Templates