SARBIDEA

LIBURU-IRUZKINAK

maiatza

25

Larunbata

<<  Iraila 2012  >>
 Al  As  Az  Og  Or  Lr  Ig 
       1  2
  3  4  5  6  7  8  9
10111213141516
17181920212223
24252627282930

BISITAK

mod_vvisit_countermod_vvisit_countermod_vvisit_countermod_vvisit_countermod_vvisit_countermod_vvisit_countermod_vvisit_countermod_vvisit_counter
mod_vvisit_counterGaur97
mod_vvisit_counterAtzo538
mod_vvisit_counterAste honetan2459
mod_vvisit_counterHilabete honetan9298
mod_vvisit_counterGuztira1626972
HATSAK Karmele Igartua omenduko du IDAZLE ESKOLAko idazleak gonbidatuz Inprimatu E-posta

Idazle Eskolak Hatsa elkarteak irailaren 18an Senperen antolatatuko saioan parte hartuko du Karmele Igartua kidea omendu du

azala1
Karmele Igartua Bengoa

Urtero-urtero antolatzen du Hatsa Elkarteak egun pasa poetikoa Senpereko Larraldea etxean. Aurten, hilaren 18an izango da, aipatu lekuan. Badira zenbait urte Bergarako Idazle Eskolak bertan parte hartzen duela. Aurtengoa ordea berezia izango da: izan ere, Karmele Igartua Idazle Eskolako kide zendu berriari omenaldi moduko bat egingo zaio. Honela, eguna “Maite ditugun olerkariak, Karmele Igartua bihotzean!” lemapean ospatuko da. Karmelek maiz parte hartu izan du Hatsa Elkartearen hitzordu poetiko honetan, eta bere hainbat olerki ere irakur daitezke Hatsaren poesia bilduman.

Egitaraua

Goizeko 10:00etan hasiko da eguna. Ordu honetan elkartuko dira  parte hartzaileak Larraldea etxean. 11:00etan mendi ibilaldian abiatuko dira: Zugarramurdiko “Urbia” lepotik “Ibaineta”ko mairu baratzera joango dira. Ibainetan Karmele Igartuari omenaldi txiki bat eskainiko zaio. Honen ostean berriro ere Larraldea etxera itzuli eta bertan egingo dute indarrak berreskuratzeko bazkari-legea, 13:30ak inguruan. 16:30ean emango zaio hasiera Bergarako Idazle Eskolak prestatutako irakurketa poetikoari. Saio honetan euren kide Karmele Igartua izango dute ardatz. Idazle atxabaltarraren hainbat testu irakurriko dituzte, eurek sortutako lanekin batera.  Saio honek emango dio itxiera egunari.

Argazki batzuk hemen ikus ditzakezue.

 
RocketTheme Joomla Templates