|
Idazle Eskolako 2. mailako ikaslea den LEIRE ZUBELDIAK ipuina argitaratu du :Atxulondoko azken olagizona Ipuin honek Zizurkilgo Atxulondo burdinola bizi-bizirik zegoen garaira eramaten gaitu. Zizurkilgo burdinola, Gipuzkoako handienetarikoa izan zen XV. mende amaiera eta XVI.aren hasieran. Mende honen amaieran ordea, Euskal Herriko gainontzeko burdinolek bezala, Atxulondokoak ere hondoa jo zuen, Europan burdinola mordernoagoak zabaldu baitzituzten. Testuinguru honetan, Atxulondoko azken olagizonaren, Anastasio Irizibarren, istorio harrigarria kontatzen da.
Istorioan zehar, Zizurkilgo baserriak aipatzen dira, mendiak, ibaiak... Zizurkildarrentzat ezagunak diren erreferentzia asko daude. Bestalde, Jose Luis Landa ilustratzaileak oso ondo marraztu ditu herriko bazterrak. Bere ilustrazio finek liburua izugarri edertu dute. Haurrentzat idatzitako ipuina bada ere, erreferentzia hauengatik, jende helduaren artean harrera ona izan du ipuinak.
Abenduaren 17an aurkeztu zen Atxulondoko azken olagizona liburua Zizurkilgo Kultur Etxean eta bost euroren truke eskuratu daiteke Zizurkilgo Udal Bulegoetan eta liburutegian.
|