GALARRAGA, Aritz " Liburu-iruzkinak:Patxi Zubizarrretaren Pospolo kaxa bat bezala" Luma berrien eleak 2005, 3 zenb.68 or.Berezia da inondik inora liburu honen abiapuntua: batetik, errezitaldi ezberdinetan erabilitako gidoiak eta bestetik, errezitaldi horietan landutako gaiei estu loturiko ipuinak biltzen dira Patxi Zubizarretak eskaini digun lanik berrienean, Pospolo kaxa bat bezala izeneko liburuan. Ibilbide luze eta oparoa duen sortzailea dugu berau: haur eta gazte literaturan nabarmendu bada ere, idazle ordiziarraren ibilbidea ezagutzen duenak badaki ez dela soilik genero horretara mugatu eta beste esparru batzuk ere jorratu dituela, txukun jorratu ere. Helduentzako literatura, itzulpengintza, prentsa idatzian kolaborazioak eta abar.
GALARRAGA, Aritz " Liburu-iruzkinak: Karlos Linazarororen Komunikatzen" Luma berrien eleak 2005, 3 zenb.64 or.Urteak daramatza Karlos Linazasorok literatur lanak kaleratzen. Hamabost inguru, eta liburuak, aldiz, hogeitik gora. Hainbeste orrialdetan aukera dago gauza askori buruz hitz egiteko, hamaika konturen gainean aritzeko. Hala izango da seguru aski Tolosako idazlearen kasuan ere, baina ez dakit zergatik beti lotu izan dut bere literatura gai jakin batzuekin, Linazasororen izena entzun eta berehala identifikatzen ditudan gai horiekin.
GALARRAGA, Aritz "Liburu-iruzkinak:Jon Aiastuiren Biolinaren jatorria" Luma berrien eleak 2005, 3 zenb. 65 or.Jon Aiastui oñatiarrak Biolinaren jatorria izeneko liburuarekin egin zuen iaz euskal letretara jauzia. Hala ere, ez da erabat zuzena kaleratzen duen lehen lana déla esatea. Aurretik poema sorta bat plazaratu zuen argitaletxe txiki batekin eta zenbait lehiaketatan ere parte hartu izan du inoiz. Baina esan dezakegu eskuartean dugun liburu hau idazle gazte honek publiko zabalagoaren aurrean egin duen lehen agerpen publikoa dela.
GALARRAGA, Aritz "Liburu-iruzkinak:Jose Zabaletaren Anne Franken egunkaria" Luma berrien elak 2005, 3 zenb. 66 or.Zaila egiten da ia mundu guziak ezagutzen duen liburu baten gaineko kritikarik egitea, orrialde asko eta asko bete dituen liburu baten gainean ezer berririk aipatzea. Nork ez du, gutxi-asko, Anne Franken istorioa ezagutzen? Nork ez du, nahiz eta irakurri ez, berak idatzitako egunkariaren berri? Apunte gutxi batzuk emango ditut, memoria freskatzeko besterik ez bada ere: Anne Franken familia judua zen eta, otsoari belarriak ikusi ostean, Frankfurt jaioterritik Holandara mudatu beharra izan zuten, ihesi.