Esku ahurrean
Denbora: “Agertuz eta desagertuz, izanez eta ez izanez,
aldatzen diren gauzen iraupena” Adorez 4.
Ez lekuak ez denboretan bizi dira eta paradisuak dira; noizbait, urdin eta berdean desiratutako bide malguak; irribarreka marraztutako erreka kantariak; zure koloretan jantzitako lorategiak; norabide libreko lurralde mugagabeak; edo... bost izarretako hotelak. Ez lekuak. |