Poesia

Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 
hitzak_orbainetan.gif
 
Isilak dio

 


Hitz egin:Besteei -ahozko hotsen bitartez-
norberen pentsamendua adierazi
”  
Adorez 4
.

Mozarten adagioan
etzan dut gogoa;
askatu,
nauzuna,
eta iruditu zait
inguru guzia
eta nire unibertso txikia
isil-isilik
isildu egin dela,
geldi-geldirik
gelditu dela:
gortinetako liliak
eta astigarra, egurrezko altzairuetan
eta lur azpiaren azpiko xomorroak
eta leiho atzeko laino zuriak
eta euria, bera;

eta iruditu zait
itsasoko kresalak,
sudur mintzetan barrena,
odola itsas minez
kutsatzen duen bezala,
holaxe,
zure arnasak
bizirik sentitzen dudan
zelula bakoitza
ukitu duela,
ferekatu sabel barrua
eta hunkitu –zelan!
nigan zarena.
Edertasun xumeenaz,
bete-bete egin da denbora.
eta gero,
soseguz,    poliki,   amultsuki
agurtu nau
poema baten azkenak,
Mozarten adagioak.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

aurkibidea

 

 

 

Karmele Igartua

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago