Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 

 

hamaseigarrenean.gif 
HAMASEIGARRENEAN,AIDANEZ  

Anjel Lertxundi Esnal • Erein
Lertxundi Esnal, Anjel. 1948ko martxoaren 9an jaio zen Orion, txikitan joan zen Zarautzera bizitzen. Apaiz ikasketak utzi zituen irakaskuntzan jarduteko; gero. Egin-en ibili zen, Ere aldizkarian eta Donostiako Irakasle eskolan.

Hamaseigarrenean, aidanez 1983an argitaraturiko lana da, 80.hamarkadako fenomenoen artean bere lekua dutena. Marquezen eragina suma daiteke, Cronica de una muerte anunciada-rena.

Baserri giro hertsi eta zurrunean bizitzera kondenaturik dagoen emakume baten bakardadeaz mintzo da.

Atxagaren Bi anai (1985) eta Lertxundiren Hamaseigarrenean, aidanez (1983) dira garai hartako lanik biribilenak.

Pelikula ere egin zuen, 1985eko abuztuan eman zuten estreinakoz Donostian. Narratiba zalua darabil, estereotiporik gabekoa, 70-80 hamarkadetako Euskal Herria islatzen du, arketipoetatik ihes eginez.

Sariak jaso zituen: Eusko Jaurlaritzak Jon Mirande saria eman zion 1982an, baita kritikarena ere. Oso lan irakurria izan da, idazlea sagaratu duena. Protagonista lurrean etzanda, besteek bere sabel gainera egiten dute salto. “Baserri munduan girotua egon arren, edozein ohiturazko aurkezpenetik ihes egiten du.” (Mari Jose Olaziregi).

Aipagarria da lan honetan apustulariaren emazteari ematen zaion trataera. Neurrizko suspensea du, polizia generotik hurbil.

Urtain zenaren aitari gertatutakoak izan ziren istorioaren abiapuntu, Anduren esanetan. Liburuan, euskal giro hori aitzakia dela, garai hartako emakumeen bizimodua kontatzeko.

Liburutik pelikularako jauzia egin zuen, baina pelikulan ez da barnemundua nabarmentzen; barne bizitza adierazteko, asko jakin behar da medio horretaz.

Anduren lanek hurbiltasuna eskaintzen dute, horrek irakurle asko erakartzen ditu. Esaterako, Orio idazlearen mundu literarioa agertzen da, Goiko Kale-n eta Hamaseigarrenean, aidanez-en batez ere.

Argumentua:
Apirileko goiz euritsu batean, Martzelina ohetik jaiki, eta badaki zortzi ordu beranduago gertatuko dena.

Senarra apustularia da, apustu xelebreak egiten ditu, Martzelina etxean egoten da beti bere zain.

Hogeita hamar urte lehenago heldu zen Martzelina herrira, ganbaraz ganbara ibili zen aterpe bila. Domingok hartu zuen behin, haurdun lotu eta ezkondu egin ziren.

Martzelinak amaginarreba zaindu behar izan zuen, hau hil arte. Domingok ez zion inoiz barkatuko Martzelinari amaren heriotza. Martzelinak ere, umea galdu zuen.

Apustu bitxi  batean hil zen Domingo.

Problema: ¿La mujer es el premio del fuerte o el apoyo del debil, segun estos quieran? (Cesare Pavese)

4artzelinak bere gorputzari buruz berba egiten du, gustuko du, agian bere barrua ere bai.


4 Etxean ez dute berari buruzko ezer jakin nahi: maleta erretzen diote, eurenean garbi sar dadin.

4 Kazetariarekin profesional portatzen da: Domingoren heriotzaren berri jakin nahian datorrenari, hotz eta inolako esamesik esango ez diola garbi uzten dio.

Cuando uno sufre, cree que al otro lado existe la felicidad. (C. Pavese)

4Martzelina ez beste emakume guztiak pozik bizi ziren: Martzelina triste, ilun agertzen da kontaeran, emakumeak ordea, herrikoak, kolorea jartzen dute etxeetako balkoietan.

4Martzelinak aitortza bat egiten du: Mariari kontatzen dio bere hilaurrarena. Seme galtze ezberdina izan zuten biek.

4Domingok Martzelina pozik ikusi zuen: asteburu pasa eroan zuen, maitalea eramaten zuen leku berera. Agian Martzelina pozik agertu zen senarra izorratzearren, bai lortu ere.

Y, sin embargo, no logro pensar una vez en la muerte sin temblar con esta idea; vendra la muerte necesariamente,  por causas ordinarias, preparada por toda una vida, infalible hasta el punto de que sobrevendra. Sera un hecho natural como el caer de la lluvia.

Y a esto no me resigno: ¿por qué no se busca la muerte voluntaria, que sea afirmacion de libre eleccion, que exprese algo? ¿En vez de dejarse morir? ¿Por qué? (Cesare Pavese)

4 Domingok heriotza aurkitu zuen: erotzat zeukaten, baina agian helburua lortu zuen. Horrenbeste bilatu ostean. Bizitzaren jabe izan zen seinale.

4 Martzelinak ez zuen dramarik egin: berdin hartuko zuen, bizirik zein hilik.

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago