Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 

 

irakurketak_apaolaza.gif
 «Liburu hau berezia da. Bi lan, bi intentzio jasotzen ditu. Bata da liburuaren editoreak duena: egilearen obra azaltzea eta aztertzea, eta bestea da, egilearena bere obran. Bigarren honi kasu egingo diot»
UNOS BUENOS ZAPATOS Y UN CUADERNO 
DE NOTAS. COMO HACER UN REPORTAJE
 
Anton P. Chéjov • Alba, 2005
Liburu hau berezia da. Bi lan, bi intentzio jasotzen ditu. Bata da liburuaren editoreak duena: egilearen obra azaltzea eta aztertzea, eta bestea da, egilearena bere obran. Bigarren honi kasu egingo diot.

Chejoven liburua, garai hartan bizi zuen egoerak eragindako ekintza bat izan zen. Kritikatua ari zen izaten garai hartan. eta berak, bi gauzari erantzun nahi zien: batetik bere inguruan sumatzen zuen hipokresiari edo ondo-uste faltsu bati, eta bestetik bere lanean, beregandik aldendu nahi zuen teorizazio hutserako joera bati.

Chejovek,  Sajalingo irlan bizi diren presoen egoerari buruz idaztea erabakitzen du. Bere garaiko gizartearen porrota nabarituko duen zerbait delako, eta bertara joateak bere barnea aldatuko diolako, ordurarteko arteko teorizaziotik irten beharrean sentitzen zelako.

Chejov ordurako idazlea zen, eta bazuen ofizioa, hori horrela, ba dirudi, beste idazle baten prozesuaren parekoa dela lan honetan egiten duena, hau da; gai eraginkor bat aukeratu, eta jendearentzat ez ezik, berarentzat ere berria izango de ikuspuntu baten bila abiatu, horretarako behar den bidaiak eta zailtasunetan murgilduz. Chejoven asmoa beraz, idazlan bat ateratzean zela iruditzen zait.

Emaitza liburu eraginkor bat izan zen. Bertan Chejovek Sajalin irlako egoera gordin, anker, eta jasangaitzak azaltzen ditu, baina inongo presarik gabe, zaratarik gabe. Eta hortxe dago bere lanaren arrakasta. Ikusten dena soilik azaltzen du, ez du juzgorik eta diskurtsorik erabiltzen. Berak bere hankekin, bere bi begiak eramaten ditu egoera gordinenaren aurrera eta ikusten duena jasotzen du bere lumarekin. Hau besterik ez, baino egoerak ondo aukeratuta, eta behin eta berriz eginez, emaitza eraginkorra da.

Irakurlea oso ondo jabetzen da Sajalinen gertatzen ari diren injustiziaz. Edo besterik ez bada, irakurlea Sajalinen injustiziak gertatuko balira bezala portatzea darama Chejoven lanak.

 

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago