Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 
Cenizas Escogidas 

GARCIA, Rodrigo. Ed. La Uña Rota, 2009.

luma60    

Urteetan ahoz aho bere ospea zabaltzen joan den autorea da Rodrigo García.  Atzerrian Espainian baino mirestuagoa, Europako Antzerki Errealitate Berria saria 2009an irabazi zuen. Maitatua eta gorrotatua, axolagabe uzten ez duen artistak, konfrontazioa eta eztabaida sortzen du beti.

Garcíaren antzezlanetan orainak du garrantzia, bortitza eta ordenarik gabekoa. Hitza da duen arma bakarra; horregatik, hitz guztiek dute lekua bere lanetan,  jerarkiarik gabe, hizkuntza zabarra ilustratuarekin nahastuz. Dena onartzen da, ez baita moralik existitzen: Borges, telebistako estetika, Quevedo, Macdonald ́s-eko irudiak, irainak...

Rodrigo Garcíak 1986-2009. urteen artean idatzitako lanak aurkezten dizkigu liburu honek. Bere testuak ikuskizunetako errautsak besterik ez omen dira; kasu gehiago egiten omen diolako beti ikuskizuneko edozeri, testuei baino. Adierazgarria da gainazalean agertzen den zakar poltsaren irudia, han baitaude bere hitzak.

Garcíaren idazkeran hainbat elementu errepikatzen dira: poesiaren egitura; akotazioen desagerpena; puntuazioaren garrantzia eskasa; enumerazioak...  Gaiak ere errepikakorrak dira, ia obsesio bihurtu arte: haurren hilketak eta bortxaketak; janariaren jazarpena; biolentzia politikoa; gizakiaren borroka gauza edota animalia ez bihurtzeko, ergelkeriaren mundua... Baina ez da bakarrik juzkatzen ari, bere burua islatuta ikus daiteke esaldi bakoitzean. Mindutako tipoa da, hori bai, martiri bihurtu gabe eta umore desiragarri batez mintzo dena.

Me grabo en vídeo todos las mañanas comiendo un Dunkin Donuts. Y si llego a una ciudad donde no hay Dunkin Donuts yo calculo los días que voy a estar fuera y me llevo los Dunkin Donuts necesarios para comer cada día un Dunkin Donuts. [...] Y ya llevo 26 años haciéndome videos comiendo un Dunkin Donuts cada día de mi vida, de esta manera el día que me digan usted tiene cáncer o una enfermedad mortal y me den la fecha más o menos precisa de mi muerte (que es para lo poco que sirve la ciencia médica) yo pueda responder: “La enfermedad mortal es culpa de los Dunkin Donuts” Y así tener una argumentación fiable ante los jueces y demandar a Dunkin Donuts por un pastón.

1989.urtean La Carnicería Teatrosortu zuenetik, biolentzia (bai inplizitua bai esplizitua), sexua eta janaria nagusitu dira bere emanaldietan: ikuslegoa asaldatzea lortzen du, gizarteak osatzen duten elementuak erabiliz. Baina, zergatik ote da  aztoragarriagoa Ketchup-ez betetako pertsona, kontsumismoaren kultura baino? Zergatik iraingarriagoa emakume baten biluzia presidente baten maskararekin, gerran egiten diren sarraskiak baino?

Izenburu dibertigarri nahiz zirikatzaileekin: Conocer gente, comer mierda; Compre una pala en Ikea para cavar mi tumba; Prefiero que me quite el sueño Goya a que lo haga cualquier hijo de puta...hausnarketarako elementu ugari uzten dizkigu bere obretan. Bizitza putada bat delako, baina agian zerbait egin dezakegu hori konpontzeko. Edo ez.

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago