Duela hirurogei urte, zirkuko elefantekume bat ikusi nuen plazako banku bati belarritik katez lotua. Hurbildu eta tronpatxoarekin estutu ninduen bere kontra; besarkatuz eskertu nion keinua. Olgetan eman genuen arratsaldea: elkarren ibilerak eta barreak imitatzen, pilota elkarri botatzen… Ihes egitea proposatu nion, ahalegindu zen, baina ezin… kateak egiten zion min. Saiorako eraman zuten; ez nuen gehiago ikusi...