Udazkeneko ilunabar batean iritsi naiz Pragara, hiriko sarrerako neoizko argipean, eta zuzenean hotelera joan naiz. Gaua hotel bateko gela batean pasa ondoren, egunsentiko eguzki zuriaz iratzarri naiz eta Pragako udazkena ezagutzera animatu naiz...
Bai, hala izan zen. Modu patetiko horretan hasi zen nire harremana Ilunsenti elkartearekin. Izen horren atzean ez zen poesia irakurleen sozietaterik ezkutatzen, ezta kongregazio erlijioso integristarik ezta tupperware saltzaile ibiltarien elkargorik ere. Ilunsenti izenaren gibelean zera zegoen, suiziden elkarte bat. Suizida zalantzatien talde bat, zehatzago esanda. Bere buruaz beste egin nahi eta, beldurrak jota, ezin dutenen kongregazio sekretua. «Suizida Koldarren Kluba», esaten nion nik...
Musikaren erritmoa jarraitzen zabiltza, burua atzera-aurreraka astinduz. Eskuan duzun kubata zigizaga dabil alde batera eta bestera edalontzitik noiz irtengo. Aldiro, eskuz aldatzen duzu hotzaren hotzez eskuak gogortu ez dakizkizun. Izan ere, ohi duten legez, edari gutxiago kabitu dadin izotz franko bota diote zure edalontziari...
Etxera heldu berria nintzen, bazkaria prestatzeko denbora justuarekin. Txirrinak ustekabean harrapatu ninduen, senarra alabatxoaren bila joan baitzen. Eskale bat izango zelakoan, mahaia atontzen jarraitu nuen. Txirrinak berriro jo zuen motz, temati bezain lotsati. Goiko solairuko bizilaguna zen, Maria Luisa: hirurogeita hamar urte pasatxoko emakume beti dotore eta irribarretsua, oraindik altua eta errubia, gaztetako edertasuna mantentzen zuena...
Sortu Tamaina Deskargak
2016-03-09 1.46 MB 637
ZUBELDIA DE ESTEBAN, Leire "Ez da ameslarientzako mundua" HOT
Lehengoan paperezko hegazkin bat egiten saiatu nintzen, txikitan bezala. Tolestu, moztu, okertu, punta atera, hatsa bota eta hegan! Baina zuzenean jo zuen lurra. Ez zuen zirimolarik egin airean, txikitan bezala. Hegazkinak egiten ahaztu zait...
zatetik izaterako ahaleginean, talka, norberak izan nahi duena eta agintzen dutenek norbera izatea nahi dutenaren arteko distantzian ere badago; esan nahi dena eta esanarazten dutenaren arteko distantzian, edo pentsamendu librea eta autoritatearen arteko harremanean...
Sortu Tamaina Deskargak
2016-03-08 1.22 MB 674
IGARTUA BENGOA,Karmele "Zelan barru horietan?" HOT
Barruetan bizi gaitun eta, bizi nahi dugunak. Barruetan gaitun nor, inorenganako izateko, eta horri batzuek bakardadea deitzen zioten. Eta bakardadea deitzen zioten, bizi nahi dugunok gure barruarekin bakarrik egoten ere badakigulako. Ez zakiten bakarrik egotean noraino izan gaitezkeen lagunen ondoan. Halabeharrez hago hi ziega horretan ordu askoan bakarrik; nahita topatzen dinagu beste batzuk, kanpo honetan, bakarrik egotea...
Woody Allenek mesanotxean daukan koadernoan idazten ditu bere ideiak. Nola eraiki ezer ideiarik gabe? Ideia ezustean etortzen da askotan, bila joan gabe, eta orduantxe harrapatzen ez badugu, izorrai! Eta ikus entzunezko industriak ere derrigorrezkoak ditu ideiak. Hauek lagunduko digute gero pantallan islatzen bizitzaren grazia eta komedia, edo bizitzaren zama eta drama. Korapilatsua da ideia bat gorpuztea, are gehiago ikus entzunezkoaren mundu gora-beheratsuan, eta bereziki Euskalerrian...
Segizioa osatzen duten hogei pertsonak metroan sartu dira, estazioko eskaileran behera, beltzez jantzita denak. Bruno aurrean doa, familiako gazteena izaki. Portzelanazkoa dirudien potetxoa eskuartean darama. Alde batera eta bestera begiratzen du, zurrun eta serio demonio, masailak lotsaz gorrituta. Osaba Phillippe ez zuen ongi ezagutzen. Eguberrietan 50 euro ematen zizkion bibotedun izerditsua besterik ez zen. Hil zenean, kosta egin zitzaion bere sentimentuen artean ezaxola ez zen beste ezer topatzea. Orain bai, ordea. Orain sentimentuak borborka ari zaizkio, gorputzeko poro guztietatik atera nahian: gorrotoa, amorrua, lotsa... Bere baitarako, mila alditan madarikatu du Osaba Phillippe eta bere testamentu zikina...
Ipurdi lodia bagoiaren erdiko atetik sartu da. Beste hainbat ipurdirekin egin du topo, jendez mukuru baitago metroa. Bakeroetan estu-estu sartuta doan ipurdi zut eta harroxko bat ikusi du lehenbizi, albo batera eta bestera mugitzen, bere jabe ipurtarinak kaskoetatik entzuten duen musikaren erritmora. Ipurdi lodiak igurtzialdi arin batekin agurtu du bakeroduna, eta aurrera jarraitu du, abagune bat ikusi baitu, agure baten uzki zimelaren eta kirolari baten popa fin eta lirainaren artean...